sábado, 25 de diciembre de 2010

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI-ren EGUNA


Helduezina zirudien, baina azkenik eguna heldu da! Olentzero gure eskolara etorri da, eta aurten, bai sorpresa! Mari Domingi, bere lagunarekin etorri da.
Baina… hasieratik kontatzen hasiko naiz;
Eskolara heldu bezain pronto, Olentzero eta Mari Domingi bila joateko prestatu gara. Pena izan da aurten ere eguraldiak ez digula utzi Indautxuko plazara joaten, eta kiroldegian egin behar izan diegula harrera Mari Domingi eta Olentzeroari. Baina tira! Kiroldegira ailegatu garenean, jezarri gara itxaroten etorri diren arte. Eskerrak trikitilariak girotzen egon direla. Ai ama! Etorri direnean, zelako emozioa!
Lehenengo abestu dugu, eta ezin hobeto egin dugula esan behar dugu. Gurasoak badakizue hor egon zaretelako eta gero eskutitzak eta muxuak eman dizkiegu eta ea noiz datozen gure etxeetara galdetu diegu.
Itzultzean, Olentzero eta Mari Domingirekin egon gara eta geletarako opariak banatu dizkiegu. Asko gustatu zaizkigu eta gogoz gabiltza ekarritakoarekin jolasteko.
Gelaka jarri gara gero Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzen, Hori urduritasuna!
Hainbeste gorabeherekin tripak hutsik genituen eta korridorean bildu gara bizkotxo eta txokolatea jateko. Goxo goxo zegoen!
Eskerrak oporrak ditugula, gaurko emozioekin neke neke eginda bukatu dugu. Gainera, 1go hiruhilabete honetan lan handia egin dugu, beraz MEREZI DUGU
!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!!

Eta datorren urte arte!

1 comentario:

Esti dijo...

Que pena de tiempo, esperemos que el año que viene no llueva...............gracias por vuestra paciencia.