viernes, 10 de diciembre de 2010

EUSKARAREN EGUNA

Joan den ostiralean euskararen eguna ospatu genuen. Horrexegatik, eskolan egun berezia izan zen.

Goizean, eskolako maskota, Dautxu, bisitatzera etorri zen. Haur Hezkuntzako gela guztietatik pasatu zen. Lanean genduela jo zuten atea eta bera agertu zen. Hori ustekabea! Batzuk, negar zotinka, andereñoarengana korrika joan ziren; beste batzuk, beldurrez, izkutatu ziren; baina gehiengoek, oso alai eta ausartak, bostekoa eman zioten. Ondoren, lasaiago, berarekin taldeko argazki bat atera ziguten.

Arratsaldean, korridorean, abesti batzuk kantatu genituen eta, egia esanda, primeran atera zen, koreografia eta guztiz!

Ospakizuna bukatzeko, gelan egindako eskua “eman bosteko euskarari” leloarekin patiora atera ginen eta eskola osoak Felix Serrano kopla abestu genuen. A, Dautxu ere hor zegoen eta beste egun batean bueltatuko zela esan zigun.

Irrikitan gaude berriro gurekin izateko.

Muxu handi-handia.

3 urteko andereñoak.

El pasado viernes, como era el día del euskera, tuvimos actividades especiales en la escuela.

Por la mañana nos vino a visitar nuestra mascota, Dautxu, pasando por todas las clases de infantil. Estábamos en pleno trabajo cuando tocaron a la puerta y apareció. ¡Vaya sorpresa!

Algunos, a todo correr y llorando, se refugiaron en la andereño; otros, temerosos, se escondieron donde pudieron; pero la mayoría con alegría y mucha valentía, le chocaron los cinco. Cuando por fin nos tranquilizamos nos sacaron una foto con Dautxu.

Por la tarde, cantamos unas canciones en el pasillo, que por cierto, nos salieron fenomenal. ¡Hicimos coreografía y todo!

Para terminar la fiesta fuimos al patio a cantar todos juntos la copla de Felix Serrano y para ello sacamos la mano que habíamos hecho en clase con el lema “Eman bostekoa euskarari”, que es algo así como “choca los cinco al euskera”. Ah, Dautxu también estaba allí y nos dijo que cualquier día volvería a visitarnos. Estamos deseándolo.

Un besazo.

Las tutoras de 3 años.




No hay comentarios: